Prospektiba

Prospektiba –PROSPEKTIKERen funtsezko jarduera–prozesu sistematikoa da, parte-hartzean oinarritua, etorkizuneko adimena biltzeko eta epe ertain eta luzeko ikuspegi bat eraikitzeko helburua duena, eta erabakiak hartzera eta baterako ekintzak mobilizatzera bideratua.

Zergatik?

Prospektibak, beste ikuspegi klasiko batzuen aldean, epe luzerako ikuspegia proposatzea, haustura-joerak aztertzea eta etorkizunerako gogoetak prestatzea du helburu, betiere oraingo ekintzara bideratuta. Prospektiba erabakiak hartzeko epe ertain eta luzeko ikuspegiak eraikitzeko prozesua da, parte-hartzean oinarritua.

Prospektiba estrategikoa erabiltzeak aldaketarako prestatzen ditu enpresak eta lurraldeak. Baina baita, eta hori ere garrantzitsua da, haien parte diren pertsonak ere. Izan ere, prospektibak aukera ematen du enpresetan eta lurraldeetan epe luzerako pentsamendua txertatzeko, eta eragingo dieten eta beren estrategian eta plangintza-prozesuan kontuan hartu beharko dituzten aldaketa-mota guztiak (sozialak, teknologikoak, kulturalak, demografikoak eta ekonomikoak) aintzat hartzeko.

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon.1.svg

Gogoeta eta plangintza estrategikoko prozesuetan laguntzea

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-2.svg

Inguruneari buruzko informazio garrantzitsua, ulergarria eta erakunde, enpresa edo lurraldeen kudeaketan aplikagarria garaiz ematea

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-3.svg

Erakundean edo lurraldean berritzeko eta etorkizuna sortzeko kultura zabaltzea

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-4.svg

Erakundea aldaketa sakonetarako prestatzea

Zer eskaintzen dugu?

PROSPEKTIKERen, etorkizun posibleei buruzko gogoeta sustatu nahi dugu, eta erabakiak erraztu enpresei eta administrazioei. Horretarako, tresna metodologiko ugari ditugu, edozein erakunde edo lurralderen etorkizunari aurre egiteko estrategien garapena eta gogoeta prospektiboa sistematizatu eta errazten duten soluzio teknologikoak barne:

Prospekzio-plan estrategikoak
Prospektiba teknologikoa
Egitura-azterketak eta etorkizuneko egoerak lantzeko zeregina
Behatoki eta zaintza-sistema estrategikoak eta joerenak
Prospektiba sektoriala: joeren eta inpaktuen azterketa
Prospektiba-zelulen garapena administrazioan eta enpresetan
Lurralde-plangintza estrategikoa eta lurraldearen antolamendua
Prospektiba-diziplinari buruzko prestakuntza

Norentzat?

Prospektiba estrategikoa gero eta gehiago erabiltzen da; erakunde publiko edo pribatu handietan ez ezik, ETE-etan, enpresa-elkarteetan, startup-etan, irabazi-asmorik gabeko erakundeetan eta GKE-etan, tokiko eta eskualdeko administrazio publikoetan eta abar ere bai.

1987. urteaz geroztik, PROSPEKTIKERek enpresa eta administrazio askori lagundu die plangintza egiteko eta erabakiak hartzeko prozesuetan, epe luzerako ikuspegia txertatuz.

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-icon-3.svg
https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/Repsol.png

Repsoleko Teknologia Zentroko Proiektuetako arduraduna

“PROSPEKTIKERen ezaugarrien artean, hurbiltasuna, egokitzeko ahalmena eta benetako talde-lana azpimarratuko nituzke. Etorkizuneko joerak bistaratzen lagundu digute metodologia zehatz baten bidez, eta, gainera, prospektiba estrategikoaren inguruko jakin-mina piztu digute”

Urte hauetan, PROSPEKTIKER-ek funtsezko hainbat une bizi izan ditu. Haiei esker, prospektibaren esparruan nazioarteko erreferentzia gisa duen posizioa finkatu ahal izan du, eta arrakasta handiz aplikatu ditu metodologia prospektiboak eta plangintza estrategikoari lotutakoak, sektore publikoan zein pribatuan.

Jarri harremanetan gure aditu-taldearekin.

Jarri harremanetan gure aditu-taldearekin.

Ibon Zugasti

MANAGING DIRECTOR
PROSPEKTIKER Partner

“Gogoeta sustatu nahi dugu, eta erabakiak erraztu erakundeei eta enpresei”

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-footer.svg
(0034) 943 835 704

Harpidetu gure newsletterrean. Zure pribatutasuna errespetatzen dugu. Zure datuak seguru daude.

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-LKS.svg