Jasangarritasuna

Klima-aldaketaren eta baliabide mugatuen testuinguru honetan, jasangarritasuna kontuan hartu gabe ez dago garapen ekonomikoa ulertzerik. Funtsezkoa da jasangarritasuna munduko agendan, eta enpresok eta erakundeok asko dugu esateko eta egiteko, planeta babestuko duen eta pertsonen bizitza hobetuko duen garapen jasangarriago eta bidezkoago baterako bidearen eraikuntzan.

Zergatik?

Erakunde arduratsuak eta konprometituak behar ditugu; ingurunearen eta ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboen murrizketa lehenesteaz eta inpaktu positiboak sustatzeaz gain pertsonen ongizatea lortzen eta erakundearen beraren lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten erakunde jasangarriak. PROSPEKTIKERek prozesu horretan lagundu diezazuke eta lagundu egin nahi dizu.

Gure jarduketa-eremua tokikoa, eskualdekoa eta Europa mailakoa da. 20 urteko esperientzia dugu ekoberrikuntzaren eremuan proiektuak garatzen, Europako bazkideekin lankidetzan. Proiektu horien bidez, jasangarritasuna txertatzeko eta kudeatzeko tresna eta metodologia espezifikoak eta berritzaileak garatu ditugu. Nolanahi ere, esperientzia horri esker gure ingurunerik hurbileneko proiektuei ekin diezaiekegu ikuspegi irekiago eta freskoago batekin.

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon.1.svg

Europan garatutako tresnak eta metodologiak erabiltzen ditugu

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-2.svg

Arrakasta-kasuak aplikatzen ditugu enpresetan

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-3.svg

Lurralde edo sektore espezifikoak aztertzen ditugu

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-4.svg

Datuak aztertzen ditugu, erronkak eta hobetzeko aukerak identifikatzeko

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-5.svg

Giza jardueren ingurumen-inpaktua murrizten laguntzen dugu

Zer eskaintzen dugu?

Prozesu osoan lagunduko dizugu, eta zure premietara egokituko gara.

Gure ahalmenak osatzen dituzten tokiko beste eragile batzuekin dihardugu lankidetzan, erabateko konponbide integrala eskaini ahal izateko.

Aukerak identifikatzea eta estrategiak eta ekintza-planak zehaztea ekonomia zirkularraren eremuan, negozio-eredu zirkularrak sustatzeko
Enpresan eta lurraldean garapen jasangarrirako 17 helburuak txertatzeko ekintzei buruz hausnartzea, eta haiek aztertzea eta zehaztea
2030 Agenda lantzea eta abian jartzeko laguntza ematea
Jasangarritasun-memoriak, gizarte-erantzukizun korporatiboari eta balio-kate osoko gardentasunari buruzko txostenak egitea
https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-icon-3.svg
https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/12/Getxo-e1669979198296.jpg

Getxoko Udaleko Ingurumen Unitateko Taldea

“Pentsaezina da gure udalerrian 2030 Agenda ezartzeko eta finkatzeko dugun lan-erronkari aurre egitea PROSPEKTIKEReko pertsonen laguntza gabe. Haien ezaugarri bereizgarrien artean, lanerako ahalmen handia, gure ideiak behar bezala ulertzen jakitea, eta haien erabateko inplikazioa eta hurbiltasuna azpimarra daitezke. Gure taldearen parte dira”

Enpresa pribatuetara, elkarte sektorialetara eta tokiko eta eskualdeko beste erakunde publiko batzuetara —hala nola udalerriak eta eskualdeak— egokitutako proiektuak

Diziplina anitzeko lantalde osagarria, ingurumen-eremua, gizarte-eremua eta gobernantzaren eremua barne hartzen dituena

Europako proiektuak garatuz eskuratutako ezagutzen transferentzia toki- eta eskualde-eremura, balio bereizgarri nabarmen gisa

Kontsumo eta Produkzio Jasangarriko Adituen Europako Sareko (PREPARE) bazkide aktiboa gara duela 20 urte baino gehiago sartu zenez geroztik

Ingurumen-kudeaketako ISO140001 ziurtagiria dugu

Jarri harremanetan gure aditu-taldearekin.

Eugenia Atin

PROJECT MANAGER
PROSPEKTIKER Partner

“Gogoeta sustatu nahi dugu, eta erabakiak erraztu erakundeei eta enpresei”

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-footer.svg
(0034) 943 835 704

Harpidetu gure newsletterrean. Zure pribatutasuna errespetatzen dugu. Zure datuak seguru daude.

    https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-LKS.svg