Europako proiektuetarako laguntza

Europan parte-hartze handiagoa izan dezazun, zure konexioak indartuko ditugu eta ideia bat proiektu bihurtzen lagunduko dizugu.

Zergatik?

Hiperkonektatuta dagoen ingurune honetan, inoiz ez bezalako disrupzio-testuinguru honetan, ezinbestekoa da Europako sareen sorkuntza eta garapena eta ezagutzen eta konpetentzien elkartrukea eta transferentzia sustatzea. Lankidetza-aukera berrietara irekitzeko, erakundeek harremanak sortu, sinergiak baliatu eta etengabe eguneratu behar dute. Eta ez da zeregin erraza.

PROSPEKTIKERen, urteak daramatzagu Europako berrikuntzak gure ingurunerik hurbilenera eramatea ahalbidetzen diguten Europako proiektuak garatzen. Europar Batasuneko programetan parte hartzeko aukerei buruzko informazioa eskaintzen dizugu, eta Europako beste erakunde batzuekin harreman berriak ezartzen lagunduko dizugu.

Bideratzaileak gara: bazkide gisa parte har dezakegu, aholkularitza eskain diezazukegu edota zure proiektua kudea dezakegu. Jakin nahi al duzu nola egiten dugun?

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon.1.svg

Sinergiak eta elkarrekiko aberastea sustatuz

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-2.svg

Europan pertsonentzat, erakundeentzat eta gizarte osoarentzat onuragarriak izango diren proiektu berritzaileak garatuz

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-3.svg

Ezagutzetan, trebetasunetan eta konpetentzietan inbertituz

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-4.svg

Hazten eta jasangarritasuna, berdintasuna, oparotasuna eta gizarte-inklusioa bermatzen lagunduz, Europan zein Europatik kanpo

Zer eskaintzen dugu?

Europan dugun esperientziari esker, edozein fasetan lagundu diezazukegu, zure proiektua posiziona dezazun.

Europako ezagutza-sareetan parte hartzeko aukera sustatzen dugu
Proposamenak edo proiektuak formulatzen laguntzea
Merkatu-adimena, zure erabaki estrategikoetarako funtsezko informazioa
Beste erakunde batzuekiko lankidetza sustatu eta sinergiak sortzen ditugu
Finantzaketa-aukerak
Nazioarteko bazkideak bilatzea

3 arlo handitan dihardugu nagusiki: prospektiba, jasangarritasuna, eta prestakuntza eta enplegua

Ad-hoc tresnak eta metodologiak sortzen ditugu
Lurraldearen zein erakundeen garapen jasangarriagoa sustatzea ahalbidetzen duten planak eta estrategiak diseinatzen ditugu
Prestakuntza-materialak garatzen ditugu berrikuntza-maila handiarekin
https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-icon-3.svg
https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/12/ITC.png

ITC (Circular Start partner)

“Thank you very much for the work done, cooperation and coordination. I hope that we can continue to collaborate in other projects”

Bazkideak eta entitate laguntzaileak Europa osoan

Esperientzia hainbat programatan, eta, bereziki, ERASMUS+ programan

Balio-aniztasuna: koordinazioa, kudeaketa eta laguntza teknikoa

Erreferentziak prospektiban, jasangarritasunean, eta prestakuntzan eta enpleguan

  1. urteaz geroztik, Europako 30 proiektutan baino gehiagotan hartu dugu hartu dugu parte

Jarri harremanetan gure aditu-taldearekin.

Eugenia Atin

PROJECT MANAGER
PROSPEKTIKER Partner

“Hausnarketa sustatu eta erakundeen eta enpresen erabakiak errazago hartzea lortu nahi dugu”

Raquel Serrano

PROJECT MANAGER
PROSPEKTIKER Partner

“Erakundeen hobekuntza estrategikorako, jardunbide egokien trukerako eta produktu berritzaileen garapenerako sare eta proiektu europarren sorrera eta garapena sustatzen dugu”

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-footer.svg
(0034) 943 835 704

Harpidetu gure newsletterrean. Zure pribatutasuna errespetatzen dugu. Zure datuak seguru daude.

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-LKS.svg