Berdintasuna

Berdintasuna babestu beharra jada ez da zalantzan jartzen; gizarteak onartu egiten du ez dela gai partikular bat, justiziari eta giza eskubideei lotutakoa baizik. Erakundeok ezin gara desberdinkeria-egoeretatik kanpo geratu, eta gure esku dago modu arin eta eraginkorrean erakundeen barruan zein kanpoan eragina izango duten ekintzak bultzatzea.

Zergatik?

Azken urteotan, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko araudiek berdintasun-planak egitea (eta orain arteko irismena mugatzea) bultzatu dute, eta ordainsari-berdintasuna bermatzeko edota sexu-jazarpenaren aurrean jarduteko jarraibideak betetzea. Horrez gain, emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa betetzea lehentasun bihurtu da nazioartean, hainbat estrategiaren bidez, hala nola Mundu Itunaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen bidez.

Agindu horiei erantzuteko, erakundeek estandar horiek betetzea bermatuko duten estrategiak aplikatu behar dituzte, eta berrikuntzari, jasangarritasunari eta aniztasunari lotutako aukerak sortzen dituen esparru batean kokatu. Eta, hain zuzen ere, horretan lagundu diezazukegu.

Zure erakundearen berdintasun-estrategia zehazten eta ezartzen lagunduko dizugu, eta erakunde publikoen deialdietan parte hartzeko eta haien laguntzak eskuratzeko aholku emango dizugu. Erakunde bakoitzaren premietara egokitutako metodologia garatzen dugu, EMAKUNDEk (Emakumearen Euskal Erakundeak) eta Berdintasun Ministerioak berdintasuna sustatzeko ezarritako politikak aplikatzeaz eta garatzeaz arduratutako erakundeen jarraibideen arabera.

PROSPEKTIKER aholkularitza-enpresa bat da, Eusko Jaurlaritzak enpresei eta erakundeei berdintasun-arloko aholkularitza emateko homologatua. Lege- eta jasangarritasun-ikuspegia txertatzen dugu, eta zentzu integrala ematen diogu zerbitzuari.

Zer eskaintzen dugu?

Premia-mota orotarako babesa eta laguntza eskainiko dizugu honako eremu hauetan:

Diagnostikoa eta berdintasun-planak egiteko prozesuak ezartzen laguntzen diegu erakunde publiko eta pribatuei
Tresnen diseinua: ordainsari-erregistroa, soldata-auditoretza, hizkuntzari buruzko eskuliburuak, sexu-jazarpenean eta sexuagatiko jazarpenean jokatzeko protokoloak
Jasangarritasun-txostenak eta informazio ez-finantzarioaren egoera-orriak egiten ditugu
Prestakuntza eta sentsibilizazioa
https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-icon-3.svg
https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/ormazabal-e1669979282303.jpg

Rosa García, Dpto. de Capital Humano

“PROSPEKTIKERekin lan egiteko aukera izan dut —gure erreferentziazko aholkularitza-enpresa izan baita—, eta esperientzia ezin hobea izan da, arloaz duten ezagutzagatik, ekimenagatik, jarreragatik eta enpresaren premiak ulertzeko gaitasunagatik. Bestalde, gure lege-euskarria (LKS Next) dela eta, PROSPEKTIKERen proposamena erabateko konponbidea da, eta balio handikoa, beste aholkularitza-enpresa batzuekin alderatuta.
Zinez gomendatzen dut zuen konponbidea”

30 enpresari eta erakunde publikori baino gehiagori eskaini diegu berdintasun-planen inguruko aholkularitza azken 5 urteetan

Ikuspegi integrala: lege-ikuspegia eta jasangarritasuna

Berdintasunaren aldeko euskal enpresen BAI SAREAren parte gara

Berdintasunaren entitate laguntzailea eta aholkularitza-enpresa homologatua (EJ)

Balio-aniztasuna: koordinazioa, kudeaketa eta laguntza teknikoa

Jarri harremanetan gure aditu-taldearekin.

Irune Virgel

PROJECT MANAGER
PROSPEKTIKER Partner

“Gogoeta bultzatu nahi dugu, eta erabakiak erraztu nahi dizkiegu erakundeei eta enpresei”

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-footer.svg
(0034) 943 835 704

Harpidetu gure newsletterrean. Zure pribatutasuna errespetatzen dugu. Zure datuak seguru daude.

    https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-LKS.svg