Garapen ekonomikoa eta soziala

Garapen ekonomiko eta sozialerako aholkularitza eta laguntza erakunde publikoentzat eta pribatuentzat.

Zergatik?

Lurralde bateko ehun ekonomiko eta sozialak egungo edo etorkizuneko hainbat elementuren eragina jasotzen du. Elementu horiek ehunaren egungo garapenean eta etorkizuneko bilakaeran eragin dezakete, eta haren biziraupena bera zalantzan jar dezakete. Jarduera ekonomikoan eta bizitza sozialean eragiten duten elementu horiek askotarikoak izan daitezke, hala nola araudiaren arloko alderdiak, garapen teknologiko berriak, gizartearen kontsumo-ohituren aldaketak eta enpresa-eredu berriak. Ehun ekonomikoa bizkor egokitzen ez bada, merkatuan baztertuta edota merkatutik kanpo geratzen da askotan.

Hori dela eta, enpresek eta pertsonek gai izan behar dute aldatzeko eta gertatzen diren eraldaketetara egokitzeko. Horrenbestez, elementuen edo joeren eta erakundeetan duten eraginari buruzko egungo eta etorkizuneko azterketa jarraitua funtsezkora da erakundeen biziraupenerako. Ildo horretan, ehun ekonomikoan zuzeneko edo zeharkako eragina duten erakunde publikoek aldaketa eta joera horietara egokitu behar dituzte beren laguntza-politikak, enpresen eta gizarte osoaren garapenean eragin erreala izateko.

Zer eskaintzen dugu?

Prospektikerrek aldaketarako prestatzeko eta gogoeta egiteko prozesuetan eta diseinatzen diren soluzioen inplementazioan laguntzen die erakundeei. Ildo horretan, gure lan-metodologiaren barruan funtsezkoa da bezeroarekin batera sortzea, egindako lanean parte-hartzaile eta protagonista senti dadin. Horrenbestez, aholkularitza-taldearen malgutasunak eta egokitzeko ahalmenak proiektua erakunde bakoitzaren premietara eta helburuetara egokituko dela bermatzen dute.

Prospektikerrek ezagutza eta esperientzia handia du erakunde publiko eta pribatuei garapen ekonomiko eta sozialerako aholkularitza eta laguntza ematen:

Enpresa-plan estrategikoak eta plan estrategiko sektorialak
Lurralde-plan estrategikoak
Lurraldeen sustapen ekonomikora eta sozialera bideratutako politika publikoen diseinua eta ebaluazioa
Politika publikoen (politika orokorren zein programa edo jarduketa espezifikoen) eragin ekonomiko eta sozialari buruzko azterketa
Lurraldeko eta sektoreko enplegu-planak: profilen identifikazioa eta jarduketen diseinua
Gizarte-bazterketako egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuen diseinua eta egikaritzea
Jarduerarako eta enplegurako merkatu-hobien identifikazioa
Jarduera ekonomikoak sortzeko bideragarritasun-planak
Merkataritza-, ostalaritza- edo zerbitzu-garapeneko planak lurraldeetan
Belaunaldi-erreleboa egituratzeko sistemak

Norentzat?

Garapen ekonomiko eta sozialerako aholkularitza eta laguntza enpresa-erakundeei zuzenduta dago zentzu zabalean; hau da, enpresa indibidualei, enpresa-elkarteei, lurralde- edo sektore-izaerakoei, eta jarduera-eremu orotako klusterrei. Gure zerbitzuak erakunde horien jarduera-eremu orotara zuzenduta daude, industria eta zerbitzu-sektorea barnean hartuta.

Bestalde, gure zerbitzuen beste ohiko hartzaile bat sektore publikoarekin oso lotuta dago, sektore hori ere zentzu zabalean ulertuta. Ildo horretan, administrazio publikoa eta arlo publikoaren esparruan sartuta dauden gainerako erakundeak (garapen-agentziak, enpresa publikoak, fundazio publikoak eta abar) ditugu xede.

Prospektiker osatzen duen taldeko pertsonek oso ezagutza eta esperientzia handia dute, eta proiektu askotan aplikatu dituzte. Izan ere, metodologia aurreratuak erabiltzeaz gain, oso ongi ezagutzen dute proiektuaren xede den jarduera-eremua edo jarduera-sektorea.

Berrehun erreferentzia baino gehiago ditugu garapen ekonomiko eta sozialerako aholkularitzaren eta laguntzaren eremuan, sektore pribatuan zein publikoan, Estatuan zein nazioartean. Ildo horretan, gogoeta egiten dugu, enpresei, administrazio publikoei eta eragile sozioekonomikoei laguntzen diegu, eta ekonomiak une bakoitzean dituen baldintzak hartzen ditugu kontuan, egungoak zein etorkizunean ager daitezkeenak.

Azken batean, etorkizuna prestatzen eta bide horretan aurrera egiten lagunduko dizugu.

Jarri harremanetan gure aditu-taldearekin.

Iñaki Elzaurdi

PROJECT MANAGER
PROSPEKTIKER Partner

“Apoyamos en el crecimiento sostenible de los territorios y las organizaciones, desde el convencimiento de que el desarrollo económico debe ir de la mano del progreso social y ser, a su vez, respetuoso con el medioambiente”

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-footer.svg
(0034) 943 835 704

Harpidetu gure newsletterrean. Zure pribatutasuna errespetatzen dugu. Zure datuak seguru daude.

    https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-LKS.svg