Prospektibak, beste ikuspegi klasiko batzuen aldean, epe luzerako ikuspegia proposatzea, haustura-joerak aztertzea eta etorkizunerako gogoetak prestatzea du helburu, betiere oraingo ekintzara bideratuta. Prospektiba erabakiak hartzeko epe ertain eta luzeko ikuspegiak eraikitzeko prozesua da, parte-hartzean oinarritua.
Prospektiba estrategikoa erabiltzeak aldaketarako prestatzen ditu enpresak eta lurraldeak. Baina baita, eta hori ere garrantzitsua da, haien parte diren pertsonak ere. Izan ere, prospektibak aukera ematen du enpresetan eta lurraldeetan epe luzerako pentsamendua txertatzeko, eta eragingo dieten eta beren estrategian eta plangintza-prozesuan kontuan hartu beharko dituzten aldaketa-mota guztiak (sozialak, teknologikoak, kulturalak, demografikoak eta ekonomikoak) aintzat hartzeko.
Gogoeta eta plangintza estrategikoko prozesuetan laguntzea
Inguruneari buruzko informazio garrantzitsua, ulergarria eta erakunde, enpresa edo lurraldeen kudeaketan aplikagarria garaiz ematea
Erakundean edo lurraldean berritzeko eta etorkizuna sortzeko kultura zabaltzea
Erakundea aldaketa sakonetarako prestatzea
PROSPEKTIKERen, etorkizun posibleei buruzko gogoeta sustatu nahi dugu, eta erabakiak erraztu enpresei eta administrazioei. Horretarako, tresna metodologiko ugari ditugu, edozein erakunde edo lurralderen etorkizunari aurre egiteko estrategien garapena eta gogoeta prospektiboa sistematizatu eta errazten duten soluzio teknologikoak barne:
Repsoleko Teknologia Zentroko Proiektuetako arduraduna
Urte hauetan, PROSPEKTIKER-ek funtsezko hainbat une bizi izan ditu. Haiei esker, prospektibaren esparruan nazioarteko erreferentzia gisa duen posizioa finkatu ahal izan du, eta arrakasta handiz aplikatu ditu metodologia prospektiboak eta plangintza estrategikoari lotutakoak, sektore publikoan zein pribatuan.