Enplegua eta prestakuntza

Lan-merkatuari buruzko azterketarako eta prestakuntza-premietarako aplikatutako ikerketa prospektiboa.

Zergatik?

Aurrerapen teknologikoaren ondorioz, sektore- eta lanbide-eraldaketako prozesu batean murgilduta gaude, eta digitalizazioak eta automatizazioak sektoreetan, lanbideetan eta konpetentzietan duten eraginari buruzko eztabaida gero eta biziagoa da. Ezkorrenen ustez, egungo lanbideen erdiak arrisku handian egon daitezke; beste azterlan batzuek diotenez, aurrerapen teknologiko handiago batek zereginen eraldaketa eragingo du, eta aurrekoak ordeztuko dituzten lanbide eta jarduera berriak sortuko dira. Azken batean, alternatiba berriak sortzen ari dira sektore berrietan, eta egungo profilak aldatzen ari dira, konpetentzia berriak beharko dituzten jardueretarantz.

Zer eskaintzen dugu?

Prospektibari esker, lanaren etorkizuna aztertzeko eta prestakuntza-premiak ezagutzeko erabilita, aldez aurretik jakin daiteke zer ahulezia-egoeratan dauden lanbideak aldaketa teknologikoaren aurrean, eta, beraz, zer konpetentzia izango diren funtsezkoak etorkizunean, zer-nolako aukerak sortuko diren jarduera eta lanbide berrietan, eta zer desoreka sortuko diren merkatuan lan-indarraren zahartzearen edo etorkizuneko lehiakortasunik ezaren ondorioz. Halaber, lagungarria da erakundeetako giza baliabideen aurreikuspen-kudeaketarako, eta gure enpresetan behar izango ditugun aldaketak eta lan-inguruneak aurreratzen ditu.

Prospektikerren, ezagutza eta esperientzia handia dugu, eta aurrerapenezko plangintza eta enplegu- eta prestakuntza-politika proaktiboen garapena bultzatzen ditugu:

Lan-merkatuaren inguruko informazio-sistemak eta prospektiba-behatokiak: lanbideen eta konpetentzien etorkizuneko eskariari buruzko zenbatespenak eta azterketak
Lanbide-joerak eta lurraldeko lanaren etorkizunaren inguruko prospektiba
Azterketa prospektiboak, eta zahartzeak erakunde publiko eta pribatuetan duen inpaktua
Lanbideen eta sektoreen gaineko inpaktu teknologikoari buruzko azterketa
Diagnostiko sektorialak eta prestakuntza-premien identifikazioa
Funtsezko sektoreetako aukerei, jarduerei eta lanbideei buruzko azterketa: ekonomia zirkularra, zainketen ekonomia, trantsizio digitala eta abar
Enpleguaren inguruko lurralde-gobernantzako ereduen diseinua eta ezarpena: mahai sektorialak eta enpleguaren aldeko sareak
Enpleguari eta prestakuntzari lotutako politiken eta programen ebaluazioa

Norentzat?

Prospektibak, lan-inguruneak eta profesionalen eta konpetentzien etorkizuneko eskaria aztertzeko erabilita, enpleguaren eta prestakuntzaren eremuan politikak eta ekintzak planifikatzeko aurrerapenezko estrategien diseinua bultzatzen du.

Halaber, erakundeetako pertsonen kudeaketa aurreratua garatzen laguntzen die enpresei eta enpresa-elkarteei (ordezpenak, birkualifikazio-estrategiak, talentu-politikak, txanda-planak eta abar), eta profesionalen eskariaren eta eskaintzaren artean ikusitako desoreken ondoriozko arriskuei edo aukerei buruzko funtsezko orientazioa eta informazioa ematen dizkie pertsonei.

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/12/Lanbide.png

Lanbideko Kabinete Teknikoa

“Aurreratzeak erakundeen estrategiaren osagai izan behar du, baina, oro har, jardunbide hori ez dago zabalduta. Estrategia hori gauzatzea eta posizio prospektibo bat izatea ez da erraza, eta datuen azterketa eta eragileen parte-hartzea uztartuko dituzten metodologiak behar dira. Metodoaz gain, jarraitutasuna eta konpromisoa behar da joera egonkorretan zein ziurgabetasun sakonetan jarduteko. Lanbiden, Prospektikerren eta bertako pertsonen laguntza dugu erronka horri aurre egiteko”

Prospektikerrek hurbiletik ezagutzen du enplegu- eta prestakuntza-politiken eremua, 50 erreferentzia baino gehiago ditu azterlan eta ikerketa prospektibo estrategikoetan, eta ibilbide luzea egin du Europako programa eta sareetan.

2009. urteaz geroztik, EAEk Lan Merkatuaren Eskualde Behatokien Europako Sarean duen parte-hartzea koordinatzen dugu. Sare hori Europa osoko behatokien artean ezagutza eta jardunbideak elkartrukatzeko network bat da, eta egungo eta etorkizuneko lan-merkatuko adimen-sistemak hobetzen jarraitzeko aukera ematen digu. 2016. urteaz geroztik, Lanbideri laguntzen diogu Euskadiko enpleguaren eta lanbide-joeren prospektiba-behatoki bat diseinatzen eta abian jartzen. Futurelan prospektiba-tresna bat da, eta enplegu-eskariaren, ordezkapen-premien eta langileen eskaintza potentzialaren etorkizuneko bilakaerari buruzko informazio goiztiarra ematen du, lanbideen zein jarduera ekonomikoen arabera. Gainera, erronkei eta joerei eta konpetentzien eskariak izan dezakeen bilakaerari buruzko informazio kualitatiboa ematen du.

Jarri harremanetan gure aditu-taldearekin.

Raquel Serrano

PROJECT MANAGER
PROSPEKTIKER Partner

“Te ayudamos a identificar los retos y transformaciones del mercado de trabajo futuro y el impacto sobre las actividades, perfiles profesionales y demanda de competencias, así como las opciones estratégicas para la actividad, sector o territorio”

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-footer.svg
(0034) 943 835 704

Harpidetu gure newsletterrean. Zure pribatutasuna errespetatzen dugu. Zure datuak seguru daude.

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-LKS.svg