Lurralde bateko ehun ekonomiko eta sozialak egungo edo etorkizuneko hainbat elementuren eragina jasotzen du. Elementu horiek ehunaren egungo garapenean eta etorkizuneko bilakaeran eragin dezakete, eta haren biziraupena bera zalantzan jar dezakete. Jarduera ekonomikoan eta bizitza sozialean eragiten duten elementu horiek askotarikoak izan daitezke, hala nola araudiaren arloko alderdiak, garapen teknologiko berriak, gizartearen kontsumo-ohituren aldaketak eta enpresa-eredu berriak. Ehun ekonomikoa bizkor egokitzen ez bada, merkatuan baztertuta edota merkatutik kanpo geratzen da askotan.
Hori dela eta, enpresek eta pertsonek gai izan behar dute aldatzeko eta gertatzen diren eraldaketetara egokitzeko. Horrenbestez, elementuen edo joeren eta erakundeetan duten eraginari buruzko egungo eta etorkizuneko azterketa jarraitua funtsezkora da erakundeen biziraupenerako. Ildo horretan, ehun ekonomikoan zuzeneko edo zeharkako eragina duten erakunde publikoek aldaketa eta joera horietara egokitu behar dituzte beren laguntza-politikak, enpresen eta gizarte osoaren garapenean eragin erreala izateko.
Prospektikerrek aldaketarako prestatzeko eta gogoeta egiteko prozesuetan eta diseinatzen diren soluzioen inplementazioan laguntzen die erakundeei. Ildo horretan, gure lan-metodologiaren barruan funtsezkoa da bezeroarekin batera sortzea, egindako lanean parte-hartzaile eta protagonista senti dadin. Horrenbestez, aholkularitza-taldearen malgutasunak eta egokitzeko ahalmenak proiektua erakunde bakoitzaren premietara eta helburuetara egokituko dela bermatzen dute.
Prospektikerrek ezagutza eta esperientzia handia du erakunde publiko eta pribatuei garapen ekonomiko eta sozialerako aholkularitza eta laguntza ematen:
Garapen ekonomiko eta sozialerako aholkularitza eta laguntza enpresa-erakundeei zuzenduta dago zentzu zabalean; hau da, enpresa indibidualei, enpresa-elkarteei, lurralde- edo sektore-izaerakoei, eta jarduera-eremu orotako klusterrei. Gure zerbitzuak erakunde horien jarduera-eremu orotara zuzenduta daude, industria eta zerbitzu-sektorea barnean hartuta.
Bestalde, gure zerbitzuen beste ohiko hartzaile bat sektore publikoarekin oso lotuta dago, sektore hori ere zentzu zabalean ulertuta. Ildo horretan, administrazio publikoa eta arlo publikoaren esparruan sartuta dauden gainerako erakundeak (garapen-agentziak, enpresa publikoak, fundazio publikoak eta abar) ditugu xede.
Prospektiker osatzen duen taldeko pertsonek oso ezagutza eta esperientzia handia dute, eta proiektu askotan aplikatu dituzte. Izan ere, metodologia aurreratuak erabiltzeaz gain, oso ongi ezagutzen dute proiektuaren xede den jarduera-eremua edo jarduera-sektorea.
Berrehun erreferentzia baino gehiago ditugu garapen ekonomiko eta sozialerako aholkularitzaren eta laguntzaren eremuan, sektore pribatuan zein publikoan, Estatuan zein nazioartean. Ildo horretan, gogoeta egiten dugu, enpresei, administrazio publikoei eta eragile sozioekonomikoei laguntzen diegu, eta ekonomiak une bakoitzean dituen baldintzak hartzen ditugu kontuan, egungoak zein etorkizunean ager daitezkeenak.
Azken batean, etorkizuna prestatzen eta bide horretan aurrera egiten lagunduko dizugu.