Azken urteotan, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko araudiek berdintasun-planak egitea (eta orain arteko irismena mugatzea) bultzatu dute, eta ordainsari-berdintasuna bermatzeko edota sexu-jazarpenaren aurrean jarduteko jarraibideak betetzea. Horrez gain, emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa betetzea lehentasun bihurtu da nazioartean, hainbat estrategiaren bidez, hala nola Mundu Itunaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen bidez.
Agindu horiei erantzuteko, erakundeek estandar horiek betetzea bermatuko duten estrategiak aplikatu behar dituzte, eta berrikuntzari, jasangarritasunari eta aniztasunari lotutako aukerak sortzen dituen esparru batean kokatu. Eta, hain zuzen ere, horretan lagundu diezazukegu.
Zure erakundearen berdintasun-estrategia zehazten eta ezartzen lagunduko dizugu, eta erakunde publikoen deialdietan parte hartzeko eta haien laguntzak eskuratzeko aholku emango dizugu. Erakunde bakoitzaren premietara egokitutako metodologia garatzen dugu, EMAKUNDEk (Emakumearen Euskal Erakundeak) eta Berdintasun Ministerioak berdintasuna sustatzeko ezarritako politikak aplikatzeaz eta garatzeaz arduratutako erakundeen jarraibideen arabera.
PROSPEKTIKER aholkularitza-enpresa bat da, Eusko Jaurlaritzak enpresei eta erakundeei berdintasun-arloko aholkularitza emateko homologatua. Lege- eta jasangarritasun-ikuspegia txertatzen dugu, eta zentzu integrala ematen diogu zerbitzuari.
Premia-mota orotarako babesa eta laguntza eskainiko dizugu honako eremu hauetan:
Rosa García, Dpto. de Capital Humano
30 enpresari eta erakunde publikori baino gehiagori eskaini diegu berdintasun-planen inguruko aholkularitza azken 5 urteetan
Ikuspegi integrala: lege-ikuspegia eta jasangarritasuna
Berdintasunaren aldeko euskal enpresen BAI SAREAren parte gara
Berdintasunaren entitate laguntzailea eta aholkularitza-enpresa homologatua (EJ)
Balio-aniztasuna: koordinazioa, kudeaketa eta laguntza teknikoa