Urtarrilaren 17-18-19 egunetan, LMI-Euniv (Innovating the use of Labour Market Intelligence within European Universities) proiektuaren esparruan garatutako prestakuntza-ikastaroaren pilotajea egin da Milango (Italia) “Università degli Studi di Milano-Bicocca” unibertsitatean. Pilotajean, unibertsitateko irakasleekin eta proiektuan parte hartzen duten erakundeetako barneko langileekin egindako prestakuntza-ikastaroa azteruta eta ebaluatu da.
LMI-EUniv proiektua 26 hilabeteko ERASMUS + elkarte estrategikoa da, eta EBko bost herrialdetako 5 bazkide biltzen ditu, Europako unibertsitateak lan-merkatuaren informazioa eta lan-merkatuaren adimena nola erabiltzen ari diren ulertzeko, beren prestakuntza-eskaintza planifikatzeko eta emateko orduan, eta nola hobetu daitekeen ulertzeko.
Proiektuari buruzko informazio gehiago, esteka honetan.