Gure asmoa

Erronka sozialei aurre egiten laguntzea, aukerak sortzea eta lurralde eta erakunde jasangarriagoak eta lehiakorragoak bultzatzea.

Prospektiker 1987an sortutako aholkularitza-«boutique» bat da. Gogoetarako eta ikasketa prospektibo-estrategikoetarako egitura independentea da, eta sektore publikoari zein pribatuari laguntzea du xede.

Etorkizun-eraikitzaileak gara.

Adierazpena

Prospektikerren, balioa sortu nahi dugu gure bezeroekin batera, eta, horretarako, etorkizunerako estrategiak diseinatzen ditugu eta beren proiektuetan laguntzen diegu aholkularitza arina eta egokitua emanez.

Erronka sozialei aurre egiten laguntzeko, aukerak sortzeko, aurrea hartzeko eta etorkizun desiragarriak eraikitzeko gaude. Egoera berriak bultzatzen ditugu erakunde eta lurralde jasangarrien garapenean, espezializazioan eta konpromiso pertsonalean oinarrituta.

Zer eskaintzen dizugu?
Jasangarritasuna eta eragina bermatzen dituzten balioa eta aukerak sortzen ditugu. Eta egoera berriak bultzatzen ditugu, esperientzian eta konpromiso pertsonalean oinarrituta.
35 urte baino gehiago
Erantzunak bilatzen laguntzen dugu, prospektibatik eta aldaketarako ekimenen diseinutik abiatuta. Aurreratu egiten gara, eta etorkizun desiragarriak sortzen ditugu.
Eraldatzen
Soluzioak bermatzen dituen eta eraldatzeko ahalmen handia duen talde konprometitua eta inspiratzailea behar baduzu, izan Prospektiker kontuan.
https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/filete-gris.svg

Erronkak

Inoiz ez da hain garrantzitsua izan erakundeak eta lurraldeak eraldatzea. Inplikatu egiten gara, etorkizun posibleek dakartzaten aukerak balia ditzaten.

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-retos-1.svg

Berrikuntzak eta joerak detektatzea

Etorkizuna dakarten ideiak eta gertakariak identifikatzea. Etorkizun posibleak zehazten dituzten joera nagusiak eta sortu berriak ezagutzea

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-retos-2.svg

Inpaktuak ebaluatzea

Inflexioak, eragina izan dezaketen inpaktuak eta egin beharreko apustuak aztertzea

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/icon-retos-3.svg

Zaintzea

Epe ertain eta luzean bilakaeran eragina duten eragileak zaintzen direla bermatzea, arazoak identifikatzea eta horren arabera har daitezkeen estrategiak aztertzea

Sareko lana

Mundu osoan eta sektore osoan eragina duten erakundeekin konektatuta

LKS Next taldeko enpresa gara

LKS Next-en parte gara, bezeroarentzako arreta integralerako bokazioa duen enpresa-taldea, Espainiako 100 aholkularitza teknologiko onenen artean dagoena. 700 pertsona baino gehiagok egiten dute lan egunero 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa talde batean, MONDRAGON, Euskadiko lehen enpresa-taldea eta Espainiako zazpigarrena da, 260 enpresak, 80.000 pertsonak baino gehiago eta 15 zentro teknologikok osatzen dute. Munduko bost kontinenteetan finkatuta dago, industriaren, finantzen, banaketaren eta ezagutzaren sektoreetan.

Tokiko sareak

ADEGI

ADEGI

  • Gipuzkoako Enpresen Elkartea
FUNDACIÓN ZUBIGUNE

FUNDACIÓN ZUBIGUNE

  • Zentro teknologikoen, Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko lankidetza-espazioa
BAI SAREA

BAI SAREA

  • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaileen sarea
GAIA

GAIA

  • Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartea

Nazioarteko sareak

Eta taldean

Aurrera egiteko, ezinbestekoa da talde ona izatea, eta zure proiektuaren alde lan egiteko prest dagoen talde ona duzu hemen

Adituak gara prospektiban eta plangintza estrategikoan

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/Equipo_Cristina.jpg

Cristina Nogales

HEAD ADMINISTRATION AND COMMUNICATION

PROSPEKTIKER Partner

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/Equipo_Eugenia.jpg

Eugenia Atin

PROJECT MANAGER

PROSPEKTIKER Partner

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/Equipo_Irune.jpg

Irune Virgel

PROJECT MANAGER

PROSPEKTIKER Partner

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2023/04/Borja-Web.jpg

Borja Pulido

PROJECT MANAGER

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/Equipo_Inaki.jpg

Iñaki Elzaurdi

PROJECT MANAGER

PROSPEKTIKER Partner

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/Equipo_Raquel.jpg

Raquel Serrano

PROJECT MANAGER

PROSPEKTIKER Partner

Jarri harremanetan gure aditu-taldearekin.

Ibon Zugasti

MANAGING DIRECTOR
PROSPEKTIKER Partner

“Gogoeta sustatu nahi dugu, eta erabakiak erraztu erakundeei eta enpresei”

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-footer.svg
(0034) 943 835 704

Harpidetu gure newsletterrean. Zure pribatutasuna errespetatzen dugu. Zure datuak seguru daude.

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-LKS.svg