LMI4VET proiektuaren lehen topaketa transnazional presentziala

2025/09/29
LMI4VET 202509

Irailaren 16an eta 17an LMI4VET proiektuaren lehen topaketa transnazional presentziala egin genuen Frankfurten. 5 herrialdetako 22 pertsona bertaratu ziren, eta proiektuan parte hartu zuten erakunde guztiek gutxienez pertsona bat izan zuten ordezkari.

Bi egun hauetan, proiektuaren lan-paketeak lantzen jarraitzeaz gain, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatu ditugu, bai proiektuko barneko bazkideekin, bai proiektutik kanpoko kide alemaniarrekin. Zehazki, lehen eguneko arratsaldean, tailer bat egin genuen elkartearen hirugarren sektoreko erakundeen eta proiektutik kanpoko hirugarren sektoreko erakundeen artean, eta bertan zailtasunak, erronkak, finantzaketa, helburu-taldeak, gobernantza… eztabaidatu genituen.

Ez hori bakarrik, Alemaniako gure kideen laguntzarekin, hirugarren sektoreko erakundeak bisitatu ahal izan ditugu, eta aukera eman digute gure sare nazionalen artean partekatzeko benetan inspiratzaileak diren esperientziak zuzenean ezagutzeko.

Erasmus+ proiektu honen helburua da PFEren ekosistemako gizarte-solaskideei jarraibideak eta prestakuntza ematea lan-merkatuko informazioa nola erabili behar duten aukera gutxien duten pertsonei etengabeko ikaskuntzako eskaintza hobeto planifikatzeko.

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-footer.svg
(0034) 943 835 704

Harpidetu gure newsletterrean. Zure pribatutasuna errespetatzen dugu. Zure datuak seguru daude.

https://prospektiker.es/wp-content/uploads/2022/11/prospektiker-LKS.svg