Lantalde berri bat jarri dugu martxan SusConVet proiektu europarra bultzatzeko. Proiektu horren helburua eraikuntza iraunkorreko sektore bat bultzatzea da, berrikuntzan, lankidetzan eta garapen bateratuan aurrera egitea ahalbidetuko diguna.
Lantalde horretan, alde batetik, PROSPEKTIKER (proiektuaren koordinatzailea Espainian), Lanbide (Euskadiko Enplegu Zerbitzu Publikoa), Ikaslan (Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea), EuskalAridos klusterra (agregakinak ekoizten dituzten industria eta enpresak biltzen dituen elkartea) eta sektoreko adituekin.
Talde honen helburua eraikuntza arloko profesionalak biltzea da (irakaskuntza, administrazioa eta industria-ehuna), proiektuaren barruan aurreikusitako ekintzen diseinuan, garapenean eta jarraipenean batera lan egiteko. Ekimen horri esker, aliantzak sendotu, ezagutza partekatu eta egungo erronkei erantzungo dieten irtenbide berritzaileetan aurrera egin ahal izango dugu.
Lantaldea aldizka bilduko da, proiektuaren fase guztiak modu koordinatu eta eraginkorrean garatzen direla ziurtatzeko. Gainera, parte hartzen duten erakundeen arteko elkartrukerako gune gisa balioko du, lankidetza eta aukera berrien sorkuntza sustatuz.
