« Volver a la noticias

Iberoamerikar prospektiba sarearen urteroko batzarra - RIBER 2017 Monterreyen

09-04-2017  ¦  Prospektiker

Martxoaren 22tik 25era Iberoamerikar Prospektiba Sarearen (RIBER) hirugarren urteroko batzarra ospatu zen Monterreyko TecMilenio Unibertsitatean dagoen Las Torres kanpusean. (Mexiko)

Iberoamerikar prospektiba sarearen urteroko batzarra - RIBER 2017 Monterreyen

RIBERren hirugarren topaketa honetan, pertsona guztiei zuzendutako ekintza ugari egin ziren hainbat arloren etorkizunari buruz hitz egiteko. Esate baterako, zoriontasunaren neurketa, gaitasunetan oinarrituriko hezkuntza, lana, prospektiba metodologiak eta aholkularitza prospektiboaren praktika. Ekintza hauek RIBERren parte diren enpresen 20 proiektuetako parte hartzea onetsi zen.

RIBERrek era batean edo bestean Millennium Proiektuarekin erlazionatuta dauden prospektibista iberoamerikarrak biltzen ditu. Mexiko, Txile, Peru, Espainia etab. herrialdeko enpresek osatzen dute, beraz, talde hau. Hauek, lurralde edo zonalde hauetako etorkizuneko ikerlanak egiten dituzte, azken bilera honetan 30 aditu baino gehiago bildu ziren. Prospektikerren kasuan, Ibon Zugasti zuzendaria izan zen ordezkaria.

Azkenik, hemen ingelesez dagoen Karelys Abarcak batzarrari buruz idatzi duen artikulu bat duzue. Hemen batzarrari buruzko bideo bat.