« Volver a la noticias

Erasmus+ prospektiba eta ekintzailetza proiektua abiatu da

06-03-2017  ¦  Prospektiker

Otsailaren 28an beFORE (BEcoming Future-ORiented Entrepreneurs in universities and companies) proiektuaren parte hartzaileek bilera bat izan zuten 3 urteko proiektu honi hasiera emateko. Gero, interes-talde guztiekin beste bilera bat egin zen.

Erasmus+ prospektiba eta ekintzailetza proiektua abiatu da

Poloniako Teknologia Jasangarrien Insitutua lidertzat duen proiektu honen helburua prospektibari buruzko e-learing materiala garatu eta Alemanian, Italian, Polonian eta Espainian egingo diren proiektu pilotuetan testatzea da. Prospektiker erakunde akademikoek eta enpresek eratzen duten partzuergoaren parte da, Mondragon Unibertsitatea bezalaxe.

Erasmus +en web orri ofizialean proiektuari buruzko informazio gehiago duzue eskuragarri