Kalitate Politika

Kalitatearen ziurtagiriaren logoakPROSPEKTIKER S.A.-ren prospektiba eta estrategian aholkularitza zerbitzu aktibitateek AENORen ziurtagiria dute, UNE-EN ISO 9001:2000 (ER-0447/2003) Arauaren eskakizunen arabera.

Sistemaren oinarriak PROSPEKTIKERen Kalitaterako Politikan zehazten dira:

  • Bezeroa orientatzea.
  • Pertsonak prestatzea eta motibatzea, eta haien ezagutzak gaurko eta etorkizuneko beharretara egokitzea, Kalitatearen arloan zein Ingurumenaren arloan, haien jarduerak modu arduratsu batean egin ahal izateko.
  • Bezeroek jarritako baldintzak betetzea, legeetakoak eta araudietakoak barne.
  • Erakundearen barruan ezagutza komunikatzea, elkarbanatzea eta hedatzea.
  • Enpresa-proiektuan aktiboki parte hartzea.
  • Prozesuak planifikatzea eta kudeatzea, kalitate mailarik handiena eta eraginkortasunik handiena lortzeko, ingurumenarekiko errespetua bermatuz.
  • Ingurumenarekiko errespetua zaintzea, indarreko legeak betez eta garapen iraunkorra sustatuz.
  • Emaitzak aztertzea eta planteatutako kontzeptuak etengabe hobetzeko ekintzak martxan jartzea.

Era berean, PROSPEKTIKER AVICen (Ingeniaritza eta Aholkularitzako Enpresen Euskal Elkartea) kidea den heinean, elkarte horren Kode Deontologikoa errespetatzera behartuta dago. Kode Deontologikoan, Jokabide-Kodeaz gain, Proiektuen Ebaluazio Sistema agertzen da.