LKS Taldea

PROSPEKTIKER, S.A. LKS Taldearen partaidetutako enpresa bat da.

Hogei enpresak baino gehiagok osatzen duten nazioarteko enpresa talde bat da LKS. Bere ibilbideak etengabeko hedapena eta hazkunde iraunkorra ditu bereizgarri, eta bere filosofia giza balioetan eta gizarte-balioetan oinarrituta dago.

LKS taldeak 1.000 langile baino gehiago ditu plantillan, eta MONDRAGONen txertatuta dago, hau da, Euskadiko lehen enpresa taldean eta Espainiako zazpigarrenean.

Euskadin duen hedapen naturalaz gain, azken urteetako garapenari esker Estatu osora eta nazioarteko merkatuaren zati handi batera iritsi da LKS, eta hainbat herrialdetan ditu egoitzak, hala nola Frantzian, Costa Rican, Dominikar Errepublikan, Mexikon, Txilen, Kolonbian, Uruguain, Polonian, Indian eta Txinan.

Enpresa globala denez gero, norabide berean doazen erakunde eta enpresekiko aliantzak eta lankidetza-hitzarmenak ezartzeak LKSren balio nagusiarentzako ?hots, gure bezeroentzako? aktibo ukigarri bihurtzen du gure negozio-proposamena.