Zer da Prospektiker?

Zuatzuko ofizina

1987an sortua, hausnarketa eta ikerketa prospektibo - estrategikoetarako egitura independiente bat da, sektore publiko nahiz pribaturako, gaurko munduak gordetzen dituen etorkizun posibleak aztertzera zuzendua, eta hiru konbentzimendutan oinarritua dagoena:

  • "Geroa ez datorkigu finkatua".

  • "Geroa eraiki egiten da. Ez da aukerarako ezta ekimenerako askatasunik egongo aurrikuspen jarrera bat gabe".

  • "Geroa arrisku eta zalantza kopuru haundietara loturik dago. Arriskuan ez jartzeko, gure esku ditugun baliabide eta bitartekoak optimizatzea beharrezkoa da, prospektiba estrategikoa lan tresna bezela erabiliz".

Helburuak

Hauexek dira Prospektikerren helburu nagusiak:

  • Etorkizunera garamaten berrikuntza, ideiak eta gertakariak detektatu.

  • Etorkizun posibleen multzoa finkatzen duten lehen mailako eta sortzen ari diren tendentziak agertarazi.

  • Aldaketa posibleak, sor ditzaketen eraginak eta beharrezkoak diren apostuak ebaluatu.

  • Begirale papera zihurtatu epe ertain eta luzera eragina duten faktoreei dagokionez, arazoak identifikatuz eta ondorioz aukera daitezkeen estrategiak aztertuz.

Tokiko eta Estatuko Elkarteak

  • ASEPIC - Inteligentzia Lehiakorra Sustatzeko Espainiako Elkartea.
  • ADEGI - Gipuzkoako Enpresarien Elkartea.
  • AVIC - Euskal Enpresen Ingenieritza eta Aholkularitza Elkartea.
  • FUNDACIÓN ZUBIGUNE - Gipuzkoako ETE-tan Ikerketa Bultzatzen du.

Nazioarteko Elkarteak

  • THE MILLENNIUM PROJECT
  • WORLD FUTURE SOCIETY
  • EUROPEAN REGIONAL FORESIGHT COLLEGE
  • FUTURIBLES
  • PREPARE
  • EROPEAN NETWORK ON REGIONAL LABOUR MARKET MONITORING